Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Bertako zaporeak

Urduñako tradizioak eta historiak badute lekua bertako produkzioan eta gastronomia errotuan ere. Hala, tradizioz gure herriko sukaldaritzarekin lotura izan duten ikonoak ditugu perretxikoak, gozogintza tradizionala, txakolina edo herrigune historikoko tabernetako pintxoak. Horiek guztiek ibiltaria eta mendizalea indarberritzen dute, beren ibilaldiaren ostean Urduñako poteo bizi-biziarekin bat egiten badute.

Eta horiez gain, tokiko ekoizpen ekologiko eta iraunkorra ere aipagarria da: marmeladak, zukuak, arrautzak, barraskiloak, haragia, barazkiak…

Gozogintza tradizionala

Urduñako plazako arkupean barrena paseoan zabiltzala, pastel egin berrien usainak liluratu zaitzake. Jarraitu usainari. Leku oso berezi batera eramango zaitu, eta nekez lortuko duzu sartu gabe gelditzea.

“Urduña ondoa” Perretxikoa

Magikoa eta aparta. Ez al duzu probatu oraindik? Zalantzarik gabe, Urduñako eta euskal gastronomiako onddo preziatuena da.

Txakolina

Erdi Aroan hasi eta gaur egunera arte, izaera oso bereziko ardo bat ekoizten da Urduñan; bertako ardoa, etxekoa. Gaur egun, ardo zuri hori Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren baitan dago eta laguntzaile ezin hobea da Urduñako altxor gastronomiko gehienetarako.

Bertako ekoizpen ekologikoa

Urduñako lehen sektoreak gero eta produktu osasungarri, iraunkor eta kalitatezko gehiago eskaintzen dizkigu. Probatu nahi al dituzu? Hilero, lehengo larunbatean, tokiko produktuen azoka egiten da. Zatoz.

Pintxoak

Euskal sukaldaritzako produktu ospetsu hau ohikoa da Urduñako tabernetan ere. Dasta itzazu gure pintxoak, bertako txakolinaz lagunduta.