Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Lurralde historiko eta artistikoa

 

Gune Historiko-Monumentala

Urduñak historia harrigarria du; herri berezia eta bitxikeriaz betea da. Zalantzarik gabe, Bizkaiko herri garrantzitsuenetako bat da historiaren ikuspuntutik. Eta Urduñako historia eta ondare artistiko eta monumentala ezagutzeko modurik onena bisita gidatuan parte hartzea da. Azpimarratzekoak dira San Pedroren erretaula gotiko berantiarra eta eliza gotortuaren erronda bidea. Ez hutsik egin!

   

   



BISITA GIDATUA

(Erreserba egin behar da)

 

Urduña audiogidatua

Gida honetan, ibilbidea zein den aurkezten dizugu. Horren zehar, audio bakoitza non egin behar duzun adieraziko dizuten plaka zenbakidunak aurkituko dituzu. Bi modutara egin dezakezu: bata, audio-erreproduzigailuak turismo bulegoan alokatzea da, eta, horretarako, gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea, zure bisitarako beharrezkoak diren dispositiboak eskuragarritasuna ziurtatzeko. Bestea modu autonomoan da, audioak deskargatuz edozein gailu mugikorrean. Nahi baduzu, hemendik ere egin dezakezu.

URDUÑAK BERE HISTORIA AZALDU NAHI DIZU




AUDIOAK DESKARGATU

GURE HISTORIA ESKURAGARRI

En Orduña hemos dado el paso hacia la inclusión con un itinerario y audioguías accesibles para personas con dificultad visual, cognitiva o auditiva. 
Acércate a visitarnos y podrás disfrutar, a través de los nuevos audios que ofrecemos en los tótems, del importante patrimonio de la ciudad medieval de Urduña. 





AUDIO IRISGARRIAK DESKARGATU

 

Antiguako Andre Mariaren Santutegia

Urduñara zatozenean, bada ezinbestean ikusi beharko zenukeen leku bat: Antiguako Andre Mariaren Santutegia. Urduña eta Arrastariako zaindaria dugu Antiguako Andre Maria, haiekin partekatzen baitu bailara.

Urteko egun guztietan dago zabalik, 11:00etatik 19:00etara.

Zaindariaren ohoretan ospatzen dira Otxomaioak eta dantzatzen dira "entradillak", Arrastarian Antiguako Andre Mariari gorazarre egiteko sortutako dantza.

Erdi Aroan du jatorria debozio horrek, eta XX. mendearen hasieran Txarlazoko gailurrean zaindariaren ohoretan monumentu bat eraikitzeari ekin zitzaion.

Santutegi enblematiko honen inguruetan kokatu zen jatorrizko Urduña, eta nabarmena da jatorri pagano eta mitologikoko sinesmenekin duela lotura.

Bisita gidatuak ere egin daitezke Santutegira..

BISITA GIDATUA

(Erreserba egin behar da)

 

Orduña Hiria Museoa

Orduña Hiria Museoa museo etnografikoa da, eta, bertan, hiriko gremio zahar adierazgarrienak daude erakusgai honako arlo hauei eskainitako 10 aretotan: Jostunak, Gozogileak, Musikariak, Kandelagileak, Botikariak, Ehuleak, Aulkigileak, Zapataginak, Bizikleten Tailerra eta Zinegintza. Era berean, aldi baterako erakusketetarako hiru areto dituen museo kulturala ere bada, eta, bertan, erakusketa artistikoak, antigoaleko gauzen bildumak eta artista berrien lanak jartzen dira erakusgai.

Adin jakin bateko bisitarien oroimina eta gazteenen jakin-mina dira bisitarien artean sumatzen diren bi sentsazio ohikoenak. Inor ez da epel geratzen objektuen bilduma honen aurrean, eta, oraintsuko iraganera arte haien erabilera ohikoa bazen ere, gehienak ahaztu egin dira.

3 solairuko eta 1.200 m2-ko eraikina Andre Maria plazan dago kokatuta, parrokiaren alboan. Udal-titularitatekoa da, eta Hamaika Kale Elkarteak nahiz bertako ia-ia 200 boluntarioek kudeatzen dute.

BISITALDIETARAKO INFORMAZIO ERABILGARRIA

PREZIOA

  • 3 €/laguneko
  • Sarreran bertan, museoko gidari batek egindako 45 minutu inguruko bisitaldi gidatua egongo da sartuta. Ez da izena aurretiaz eman beharko. Harrera-lekuan galdetu. UMEAK, 12 urtetik beherakoak eta Museoko BAZKIDE-LAGUNAK: DOHAINIK.

ASTEBURU ETA JAIEGUNETAKO ORDUTEGIAK

• Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara
• Larunbatetan 11:00etatik  14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
• Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara

LANEGUNETAKO ORDUTEGIAK

Aurretiazko hitzordua eskatuta, gutxienez 6 lagunek osatutako taldeentzat. Harremanetarako:
• 
contacto@ordunahiria.org
• 635 751 436.

BISITA GIDATUAK

Arratsaldeko 18:30ean ostiral eta larunbata guztietan. Eguerdiko 12:30tan larunbata eta igande guztietan. Bisita gidatua sarreraren 3 eurotako prezioan sartuta.

IRUDIAK

Argazkiak eta bideoak egin ahal izango dira. Orduña Hiria Museoak eskertu egiten du irudi horiek sare sozialetan partekatzea eta, halakoetan, #museodeorduña aipatzea.

      • Museo de Orduña/Orduña Hiria Museoa.
      • Andra Mari Plaza, s/n, 48460, Orduña (Bizkaia)
      • 635 751 436

 

Larruazabalgo herrixkak

“Hiria eta bere herrixkak”. Horixe aipatzen da behin eta berriro Urduñari buruzko antzinako dokumentuetan. Beraz, hiritik bereizitako entitate bat aipatzen zen, balio handiko esparru natural batean ondare historiko eta etnografiko aberatsa mantendu duen komunitate bat, landa eremukoa. Autoz gerturatu zaitezke herrixka horietara, eta elizak eta ermitak bisitatu ditzakezu. Paisaiaz gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dute.

BISITA GIDATUA

(Erreserba egin behar da)

 

Artea Urduñan

Foruen Enparantzan artea aurkituko duzu alderik alde, bertako “horma piko” edo arkupeetako sabaietan. Izen handiko egileen 14 horma pinturak edertzen dute, are gehiago, Urduñako herrigune historikoko gune enblematiko hori. Urduñak arteaz gozatzeko aukera ematen dizu; aprobetxa ezazu, zure kontura edo beste batek kontatuta.

BISITA GIDATUA

(Erreserba egin behar da)

 

Urduña eleberrietan

Urduñako historia mamitsu eta erakargarria inspirazio iturri eta eszenatoki izan da hainbat eleberritarako. José Luis Urrutiaren “El ayalés” eta “El inquilino del balneario de Orduña”, Toti Martínez de Lezearen “La abadesa” eta “La calle de la Judería”, Mº Dolores Azurmendiren “Luz de carburo”, eta Francisco Peneraren “Mentir es encender fuego” irakurri badituzu, zatoz haietan kontatzen denaren eszenatoki izan den herria ezagutzera.

Ez egin hutsik…
Otsaila
  • 18 – “Piñata” igandea: musika kontzertua
Martxoa
  • Martxoaren 29tik apirilaren 2ra. Aste Santua: pasoen erakusketa / prozesioak / bisita gidatuen programa
Maiatza
  • Maiatzaren 4tik 13ra: OTXOMAIOAK; herriko festak
Ekaina
  • San Juan gaua
Uztaila
  • Aire zabaleko pintura lehiaketa
  • Santiago egunean: erromeria Txarlazora.
Iraila
  • Urdufolk
  • Antzinako gauzen azoka
  • Koroatze festak
Urria
  • Ondarearen Europako Jardunaldiak
Azaroa
  • Musikaren astea