Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Gorobel

BERTAKO PAISAIA BIZITZEKO PROPOSAMENIK ONENAK

 

Nerbioiko Begiratokia

Bisitatu bertako txokorik zirraragarriena!

Leku hunkigarria eta, aldi berean, iristeko erraza; ez dago horrelako askorik. Kotxez gerturatuta, 15 minutu besterik ez dituzu egin beharko oinez, balkoi zorabiagarri honetara iristeko. Amildegira irteten den begiratoki bat da, Delika haitzartearen hondora begira jartzeko aukera ematen duena. Ikuspegi ezohikoa eta zirraragarria. Eta euri- edo urtze-garaian bertaratuz gero, Iberiar penintsulako ur jauzirik handiena ere ikus daiteke; 223 metroko jauzia, derrigor ikusi beharrekoa. Ur jauzirik ez badago ere, etor zaitez, eta itzuli beste batean.

NOLA IRITSI

Urduñatik abiatuta, BU-625 errepidean barrena, behin mendatea igarotakoan, jarraitu kilometro eta erdi gutxi gorabehera.

Ezkerreko aldean, behar bezala seinaleztatuta, Santiago Mendiko Monumentu Naturala izendatutako gunerako bidea dago; hari jarraituta iritsiko zara begiratokira.

Gune honetan 3 aparkaleku daude. Mendi ibilaldiak egin nahi badituzu nahiz begiratokira bakarrik iritsi nahi baduzu, hirugarren aparkalekua erabiltzea gomendatzen da; jende asko dabilen garaian, goiz ibiltzea komeni da, aparkatu ahal izateko.

Behin aparkatuta, 15 minutu egin beharko dituzu oinez begiratokira iristeko.

Elurra edo izotza dagoenean, debekatuta dago barrualdeko bi aparkalekuetara sartzea.

Eta ez galdu parkeko etxea bisitatzeko aukera.

Proposatutako ibilbidea:

3 UR JAUZIAK

  • Nerbioiko begiratokia
  • Gujuliko begiratokia
  • San Migel ur jauzia
Nerbioiko ur jauzia - Ibilbide zirkularra
 

Autoz Sopeñatik

Larruazabaldik Maroñora, Gorobel hondoko irudi

Egun oskarbiak bikainak dira ibilbide hau egiteko, eta autoz proposatzen den arren, geldialdiak egin daitezke herrixka bakoitzean, inguruneaz eta paisaiaz gozatzeko; opari bat gure begietarako.

Ibilbidea Urduñan hasten da, A3931 errepidean barrena, Antiguako Santutegiranzko norabidean. Errepideak herrixketaraino eramango gaitu, eta Lendoñogoitin eta Mendeikan desbideratu egin beharko dugu.

Lendoñobeitin bisitatu errota eta Pozako ermita, Poza Lizentziatuaren jatorria.

Eta ibilalditxo bat egin nahi baduzu, Lendoñobeititik Lendoñogoitira oinez joatea proposatzen dizugu; edo Mendeikatik Babiora, Aiarako ikuspegiaz gozatzeko.

Ikusi mapa
 

Bizi basoa

Urduñak deskonektatzeko gonbita egiten dizu, leku magiko batean. Orbel hotsa eta txori kantak baino ez dituzu entzungo.

Gero eta jende gehiagok jotzen du basora, paseatzera, hiriko bizimodu estresagarriaren ondorioei aurre egiteko. “Baso bainuak” izeneko jardueraz ari gara, eta gero eta medikuntzako profesional gehiagok diote propietate terapeutikoak dituela.

Gorobel Mendilerroan beren baitan unibertso baketsu bat daukaten pagadiak aurkituko dituzu. Zatoz urtaro bakoitzean, eta ikusi nola aldatzen den dena. Egin bat naturarekin, eta utzi basoari ongizateranzko bidea erakusten.

Edozer gauza gerta daiteke Santiago Mendiko bidexketan barneratzen bazara edo Txarlazo edo Iturrigorri gailurretaranzko igoerari ekiten badiozu.

 

Amildegiaren oinetan

Aurkitu altxorra

Tertanga Arrastaria osatzen duten lau herri txikietako bat da, eta bertako amildegia leku harrigarri eta basatia dugu. Bertara iristeko, 625 errepidean, Urduñako mendatea hasi baino lehen, eskuinaldera sartu.

Egizu ibilalditxo bat bideak aukera ematen duen lekuraino. Eta behin iritsitakoan, gelditu, erreparatu Fraideburuko kareharri masa ikaragarriari, eta bizi txoko zirraragarri hori aurkitu izanak eragiten duen sentsazio aparta. Benetako altxor ezkutua.

 

Ibilbide botanikoa udaberrian

Kolore txiki-txikiak

Gorobel Mendilerroa klima atlantikoaren eta mediterraneoaren artean kokatuta dago, eta horren ondorio da bertako aberastasun botaniko nabarmena.

Bertako landare dibertsitateaz gozatu nahi baduzu, udaberria aukera paregabea duzu. Hartu lupa, eta abiatu Antiguako Santutegitik Txarlazorantz; igoeran zehar gorostiak, basa orkideak, otsababak eta mendiko belar bedeinkatua aurkituko dituzu; Goldetxoko iturriaren inguruetan, landare intsektujaleak; eta behin Goldetxoko ataka gurutzatutakoan, uso belarrak, Erinus alpinus eta Chondrilla juncea.

Gailurrera iristean, gerturatu Antiguako Andre Mariaren monumentura eta gozatu bailarako ikuspegiaz.

Paisaiaren agenda

 

UDABERRIAN

  • Nerbioiko ur jauzia – Ur jauziak
  • Txarlazoko ibilbide botanikoa
  • Santiago Mendiko pagadiaren arintasuna
  • Ibilaldiak Urduña eta Arrastariako bailaran barrena
 
 

UDAN

  • Iturrigorriko igoera, Gorobelgo brankan
  • Delikako Haitzartearen freskura
 
 

UDAZKENEAN

  • Pagadia, noski!
 
 

NEGUAN

  • Ur jauziak – Nerbioiko ur jauzia
  • Paisaia zuria eta pagadi nostalgikoa
 

Parte hartu nahi al zenuke Urduñako paisaiaren agendaren eraketan?

Oso erraza da. Egin urtaro bakoitzeko argazki edo bideo ikusgarriak, eta bidali helbide honetara: turismo@urduna.com

Argazkirik onenak. Zeuregana itzazu.