Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

PITCH & PUTTA EZAGUTU

Oraindik ez duzu golfaren ondorioz sortutako kirol-modalitate hau ezagutzen?

Zertan datzan azalduko dizugu eta Urduñako zelaian, Arbietoko kirol-eremuan, egitera gonbidatzen zaitugu. Probatzen duzunean, ziur berriro egingo duzula, kirol hau erakargarria delako oso!

Pitch & Putta Irlandan sortu zen XX. mendearen hasieran, eta berehala hedatu zen, erraz ikasten zelako eta kirol irisgarria zelako.

Jokoan, bola ahalik eta kolpe-kopuru txikienean sartu behar da zuloan, 40-90 metroko gehieneko distantzietan. Jokorako behar diren bi makilei (Pitcha eta Putta) zor die izena, lehiaketetan 3 makila erabiltzen uzten den arren.

Edonork egiteko moduko kirola da, ez da sasoi fisiko edo trebezia handirik eduki behar, erraz ikasten da eta banan-banan edo taldean egin daiteke. Oso egokia da familientzat, lagun-taldeentzat edo enpresako taldeentzat.

Ibilbidea osatzeko, ez da denbora lar behar. Hori dela eta, badago kirol hau beste jarduera batzuekin bateragarri egiterik, eta oso eskuragarria da ekonomiari begira.

Urduñan, 18 zuloko zelaia dago ingurune pribilegiatuan, magal erdian kokatuta, eta, bertan, kirol honetaz gozatu ez ezik, badago bailarako ikusmira ezin ederragoaz ere gozatzerik, Salbada mendizerra atzean dagoela. Zelaia 2016ko abenduan ireki zen, eta, zaintzeko eta artatzeko egiten diren zereginek ingurumena zein ingurunea errespetatzen dituzte. Golf-zelaia baino zelai txikiagoa denez, jasangarriagoa da.

Orduña Pitch & Putt Euskadiko Pitch & Putt Elkarteko kidea da, eta elkartea bera FIPPAko kidea da (Pitch & Putt Elkarteen Nazioarteko Federazioa). Ireki zenetik, nazioarteko txapelketa hauek egin dira bertan, besteak beste: Ireki Iberikoa, V Nazioen Txapelketa eta Taldekako Europako Txapelketa.

Zeuk aukeratzen duzunarekin partekatu jolas-jarduera hau eta lehiatzen dibertitu!

- ORDUTEGIA: asteazkenetik ostiralera, 11:00etatik / Larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, 10:00etatik 15:00etara arte dago zabalik.

- PREMIAK: gogoa besterik ez duzu behar, gainerakoa bertan utziko dizute-eta.

- TARIFAK: 18 zuloko Green Feea:

  • Euskadiko Pitch & Putt Elkarteko eta FIPPAkoak diren beste elkarte batzuetako kideak: 15 €
  • Gainerakoak: 17 €
  • 12 urtera arteko adingabeak, jolasaren green fee eskuratu duen heldu batek lagunduta: Doakoa. 

HARREMANETARAKO: Urduña Pitch&putt - Bº Arbieto