Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

GOIALDEKO MENDI-IBILIAK - GIBIJO ETA GOROBEL/SALBADA

Naturan bertan, benetako abentura bila dabiltzanei Gibijo mendizerrak eta Gorobel-Salbada mendizerrak benetako trekkinga egiteko aukera eskaintzen die, bi egun baino gehiago dirauen zeharkaldian bideen eta naturbideen bitartez bertako gailur guztiak zeharkatzean.

ZEURE BIZKAR-ZORROA HARTU ETA ZEURE ABENTURA BIZI!

Nolanahi ere, ez gara hain urrun joango, eta oso irisgarriak diren 4 ibilbide proposatuko dizkizugu, Gibijoko zein Salbadako goiko aldean egin ditzazun eta bertako ikusmira zoragarrienez gozatu dezazun.

Ibilbidea: Untza-gailurrak-Nerbioiko ur-jauzia

Zailtasun txikiko ibilbide hau Untzatik abiatzen da, eta, euritean eta ibilguaren kokagunea den alde arabarretik, Penintsula Iberikoko ur-jauzi garaiena miresteko aukera eskaintzen du: Nerbioiko ur-jauzia.

Urduñatik, Gasteizeranzko A-2521 errepidea hartu, Barrerillako mendatea igo eta, goiko aldera heldutakoan, Untzagako herri txikira iritsiko zara. Herri-gunea zeharkatu ostean, aparkalekura iritsiko zara, eta bertan hasiko da ibilbidea.

Wikiloc deskargatu Ibilbidea: Santiago mendiko begiratokiak-Nerbioiko ur-jauzia

Proposamen honek Burgoseko lurraldean du abiapuntua, Santiago mendian, hain zuzen ere. Urduñatik haraino heltzeko, mesetara iritsi beharko zara Urduñako mendatea igo ostean. Goiko aldera heldutakoan, bi kilometrora-edo, ezkerretara, kanpoko aparkalekua eta Santiago Mendiko Monumentu Naturaleko eremu naturalerako sarbidea daude kokatuta. Bertan, beste bi aparkaleku daude.

Hirugarren aparkalekuan, Interpretazio Zentroa dago, eta, bertan, inguruneko baliabide natural, historiko eta etnografikoei buruzko informazioa arakatu ahal izango duzu, baita mendiko ibilbideen sareari buruzkoa ere.

Proposatzen dizugun ibilbidea bi begiratokien artean garatzen dena da: Nerbioiko ur-jauziko behatokikoa, Delikako arroilako ikusmira zorabiagarriak eskaintzen dituena, eta Rubenen Izkinako Begiratokia, Salbada mendizerra atzean dagoela Urduña eta Arrastariako bailarako ikusmira zoragarria eskaintzen duena.

Nerbioiko begiratokia Birding behaketa-gune moduan dago gomendatuta. Harkaiztegia begiratu etengabe eta bertan bizi diren saien kolonia handia miretsi edo amildegiaren gainetik nola hegan egiten duten ikusi.

Wikiloc deskargatuTxarlazorako gailurrak

Txarlazoko gailur esanguratsuraino iristeko modu erosoena. Bertan, Urduñako zaindariaren eta bailararen omenezko monumentua dago kokatuta: Antiguako Andre Maria.

Ibilbidean zehar, Tertangaranzko jaitsiera zaintzen duen Fraileburuk harri eta zur utziko zaitu. Orratz harkaiztsu hori eskaladazaleentzako mugarria da Euskal Herrian, 1924an Ángel Sopeñak eskalatu zuen lehenengo gailurra izan zelako. Bertara hurbildu eta arroilako amildegira begiratzean sortzen den zirrara sentitu.

Wikiloc deskargatu Askuren-San Pedro: Gorobelera begira

Bailarako eta Salbada mendizerrako ikusmira onena eskaintzen duten guneetakoaz gozatu. Bertan, begiradaz zeharkatu ahal izango duzu Delikako arroilatik eta Nerbioiko ur-jauzitik, ezkerretara, Gorobel-Salbadako gailur garaiena den Eskutxiraino, Txarlazon, Atezabalen, Bedarbiden, Tologorrin eta Unginon zehar.

Oso proposamen erraza da, eta Urkabuztaizkoa den Uzkianoko herri txikitik abiatzen da. Seinaleak ditu, askatasunen alde euren bizia bertan eman zutenen omenez Gerra Zibileko aztarnei balioa emateko eta informazio-paneletan gertatutakoaren oroimen historikoari eusteko.

Storymaps IBILBIDEA