Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Botatzarrak jarri
GR 282 eta GR 284

GR 282 (Artzaintza Naturbidea)

485 KM - 19 etapa

GR 282ak, Artzaintza Naturbideak, Urduñako lurraldea ukitzen du Burgosetik datorrela, eta urrundu egiten da Salbada mendizerra gurutzatu ostean.

Mesetaren goiko aldean eta mendizerretako magalean, pagadiak, erkameztiak eta larre zabalak daude, eta bertan bazkatzen diren artaldeek benetako irudi bukolikoak sortzen dituzte.

Inolako zalantzarik gabe, antzinako artzaintzagatik aurkitzen ditugu goiko aldean GR-282ko edo Artzaintza Naturbideko 5. etapa (IZARRA-VILLALBA DE LOSA) eta 6. etapa (VILLALBA DE LOSA-BOVEDA).

5. ETAPA. IZARRA - VILLALBA DE LOSA

Ibilbidea deskargatu Wikiloc deskargatu

6. ETAPA. VILLALVA DE LOSA – BOVEDA

Ibilbidea deskargatu Wikiloc deskargatu

GR 284 (Sopeñako Errege Bidea)

66 KM > 2 + 2 etapa

Sopeñako Errege Bidea, GR 284, bide historikoa da, eta, mendeetan, salerosleek, mandazainek nahiz merkatariek erabili dute Menako bailaratik Kantauri itsasorainoko iragaitzan. Bere abiapuntua Urduñako Erdi Aroko hiri komertziala da, eta, ia-ia maldarik gabe, gozatzera gonbidatzen gaitu basoetan, zelaietan eta landa-inguruneko herrietan zehar. Bertan, hain zuzen ere, ondare etnografiko eta historiko aberatsa dago ikusgai, harik eta helmugara iritsi arte: Artzeniegako hiribildu ederra.

Proposamenean, bi etapa gehiago ere agertzen dira. Hirugarrena Amurrion hasi eta Oletarrera heltzen da, eta, bertatik, laugarren etapan, Salbada mendizerraren goiko alderaino doa, artzainen saroiak gurutzatzen ditu eta gailurrez gailur doa Txarlazoraino. Bertatik, Urduñara itzultzen da, bide komertzial historikoa ere izan zen ibilbidean behera.

Wikiloc deskargatu (ibilbide osoa) Wikiloc deskargatu (1. etapa) Wikiloc deskargatu (saihesbide)

ETAPAZ ETAPA DESKARGATU

1. ETAPA 2. ETAPA 3. ETAPA 4. ETAPA