Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

Globo-Hegaldia

Lasai-lasai, argazki-kamera eskuan duzula, goitik begiratuta ikustea baino modu hoberik ote dago Urduñako paisaiez gozatzeko?

Zorutik aireratuta hodeietara iristeko esperientzia liluragarria bizi izango dutela amesten dutenetakoa bazara eta, gora eta gora egitean, distantziak paisaiaren ikusmira erraldoia eskaintzen duela sentitu nahi baduzu, globoan egin behar duzu hegan. Egunerokoa txiki-txiki egiten dela antzemango duzu.

Bertako orografia nolakoa den eta bi klimaren elkargunean kokatuta dagoela kontuan hartuta, Urduña hegaldirako gune antzinakoenetakoa eta ospetsuenetakoa da penintsula osoan. Salbada mendizerrako formazio geologikoa bitxia denez, ezin hobea da aireko kirola egiten hasteko.

Gure bailara luxuzko lekua da globoan aireratzeko. Era berean, aukera paregabea ere bada, Urduñako Erdi Aroko hiriko Gune Historikoko aireko ikusmiraz gozatzeko. Hegaldiaren ostean, gainera, bertako ondare historiko nabariaz, bertako gastronomiaz eta bertako bizilagunen adeitasunez gozatu ahal izango duzu.

Arrastariako bailarako sakonuneko eta Urduñako ikusmira zoragarriaz gozatu. Bertan, hain zuzen ere, euritean, Penintsula Iberikoko ur-jauzi garaiena amiltzen da, Nerbioi ibaikoa, alegia.

Ikusmira pribilegiatua da, eta Gibijon nahiz Salbada mendizerran bizi diren saien eta harraparien irismenean baino ez dago.

GLOBOS ESTRATOS

Enpresa espezializatu honek 30 urtetik gorako lan-ibilbidea du, mila hegaldi baino gehiago egin ditu eta esperientzia zirraragarria bezain zoragarria bizitzeko duzun ametsa egia bihurtuko du.

Goizeko airea sentituko duzu, 1.000 metroko altitudean flotan zaudela, bertan isiltasuna nagusi dela eta haizeak globoa gidatzen duela, pasaia harrigarriko lekuak miretsi ditzazun.

Globos Estratos enpresak AESAren baimena du (Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentzia), hegaldi turistikoak, publizitatea eta aireko argazkiak egiteko.

Haiekin jarri harremanetan eta zer nahi duzun azaldu: bi lagunentzako hegaldi esklusiboa? Talde txikian edo familian hegan egitea? Talde handiagoan, agian?

Ez ahaztu argazki-kamera edo mugikorra eramatea!

Honako hauxe dago sartuta jardueran: cavaz edo txakolinaz egindako topa eta hamaiketakoa.