Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera
 

EKINTZADUN LURRALDEA

Euskadira bisitan zatozenean, bete-betean sentitu gure paisaiak sorrarazten dituen zirrara biziak. Salbada mendizerra bertako 10 ederrenetakoa da, inolako zalantzarik gabe.

Horrez gain, Urduñako lurraldea bisitatu beharko duzu derrigorrean, naturan bertan aktibo jarri nahi baduzu eta, aldi berean, paisaia ezin zoragarriagoetan, leku txundigarrietan eta bazter ahaztezinetan murgildu nahi baduzu, bertan geldialdia egiteko, miresteko eta honako hauxe sentitzeko: nola askatzen duzun metatutako tentsioa, nola askatzen duzun adrenalina eta nola konturatzen zaren erabateko askatasuneko uneak edota atseden biziko uneak bizitzen ari zarela. Urduña, Yūgen lurraldea.

Ezin konta ahala aukera izango dituzu eskuragarri, naturan bertan turismo aktiboa garatzeko eta, esate baterako, lasaiagoak edo ez hain lasaiak diren mendi-ibiliak edo mendi-ibilbideak egiteko. Bestetik, goragoko mailara igo eta honako hauxe egiten ere ausartu zaitezke: trekkinga, mendiko igoerak, espeleologia, globo-hegaldia, parapentea, golfeko pitch&putt modalitatea, eskalada, arroila-jaitsiera, mendiko bizikleta, nordic walkinga... Haietako asko Gune Historikotik bertatik hasi ahal izango zara egiten.

Hona hemen ekintzadun lurraldea den Urduñaz gozatzeko aukera onenak.

Hasi egingo gara!